Material Rechazado
Material Rechazado | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Arrasate (Gipuzkoa) |
Musika mota | Punk-rocka |
Urteak | 2005 - gaur egun |
Taldekideak | |
Aitor Iontxu Borja Arabo Mo Ibai |
Material Rechazado 2005ean Arrasaten sortu zen punk-rock taldea da.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aitor (ahotsa)
- Iontxu (gitarra)
- Borja (baxua)
- Arabo (bateria)
- Mo (gitarra)
- Ibai (harmonika)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Material Rechazado laukote bezala jaio zen Aitor (ahotsa), Iontxu (gitarra), Borja (baxua) eta Araborekin (bateria) 2005eko azaroan. Talde eraketa honekin Cárceles de asfalto abestia grabatu zuten Arrasateko Gaztetxean 25 Hits of Mondra Underground Sounds Vol. 1 bildumarentzat. Honen ondoren, 2007an Ibai harmonika jolea eta Mo gitarra-jotzailea sartu ziren taldea seikote bezala geldituz.
2008. urte hasieran ia asteburuero kontzertuak jo zituzten Euskal Herrian zehar (Arrasate, Bergara, Oñati, Zornotza, Ondarroa,...). Maiatzean lehen aldiz irten ziren Euskaditik, Madrilen jo zutelarik. Ekainean kontzertuak bukatutzat eman zituzten eta entseatzen jarraitu zuten, gero estudioan sartzeko. San Fermin egunean bateria prestatu eta uztailaren 8an beraien lehen diskoa izango zenaren grabaketak hasi zituzten Azpeitiako estudio batean. Beraien lehen diskoa izango zenaren grabaketa 19an bukatu zuten. Urte bat beranduago irten zen taldearen iraupen luzeko lehen lana, 2009ko ekainean. Diskoa Teletetxo Records diskoetxearen eskutik kaleratu zen. Diskoak 10 abesti zituen: 2 euskaraz, 4 gaztelaniaz eta beste 4 ingeleraz.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 25 Hits of Mondra Underground Sounds Vol. 1 (2008, Mondra Underground Sounds)
- Gipunkzkoa (2013ko urria)